XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Becker eta Kricstein EEBBko finalaurrekotara Amerikako tenis txapelketa irekian.

Boris Beckerrek Yannick Noah frantsesari irabazi zion final aurrekotara pasatzeko atzoko partiduan, eta Kricsteinek berriz Jay Berger amerikarrari.

Bigarren aldia du Beckerrek txapelketa honetarako klasifikatzen dena, lehena 1985an izan zuelarik.

Hiru aldiz izan da alemandarra Wimbledoneko garaile, bestalde.

Partiduaren ondoren zera zioen, lehenbiziko aldia zuela ongi sentitzen zena leku horretan.

Pista honetan egin dudan partidurik dexenteena izan da, esan zuen Beckerrek.

Finalaurrekotan Aaron Kricsteinekin egin beharko du lehian Beckerrek, saileko 14.rekin hain zuzen.

Kricsteinek final laurdenetan Bergerri irabazi zion, hamaikagarrenari alegia.

Honek erretiratu egin behar izan zuen laugarren setaren haseran hanketan kalanbreak zituela eta.

Bestalde, atzoko saioan beste bi final laurdeneko partidu ere izan zen, Agassi yankia Connorsen aurka aritu zelarik, yankia hau ere.

Tim Mayotte amerikarra berriz Ivan Lendlen aurka aritu zen.